Badator eraldaketa auzora! Judimendi Eskola D eredura pasako da eta 2 urteko gela irekiko du!

Judimendi ikastetxeak hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia hartu du, A eredutik D eredura pasatuz. Aldaketa horrek, gainera, 2 urteko gela sortzea dakar, auzoak eta ikastetxeko familiek aspaldidanik eskatutako proiektua.

D eredua 2024-2025 ikasturtean sartuko da indarrean, 2 urteko ikasleen matrikulazioarekin. Eredu hori urtez urte ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

Jarduera berri honekin, Judimendi ikastetxeak auzokotarren eskakizunak eta nahiak jaso eta gertuko hezkuntza-eremua izan nahi du, gure haurren aukera-berdintasuna helburu.

JANTOKIKO ARAUAK

  • Mahaikideak errespetatzen ditugu, eta begiraleen esanak betetzen ditugu.
  • Eserlekuak errespetatzen ditugu, arduradunek esandako lekuetan eseriz.
  • Mahai-tresnekin ez gara jolasten eta ez dizkiegu apurrak-edo botatzen besteei.
  • Bazkalordu guztian eserita egoten gara.
  • Garbitasun tresnak ordenatuta uzten ditugu euren lekuan.
  • Jolastokian baloi bigunak bakarrik erabiltzen ditugu eta gero eskolan entregatzen ditugu. Eta Haur Hezkuntzako eremua txikientzat edo jolas lasaientzat errespetatzen dugu.
  • Eskola-eremuan egoten gara bazkaria eta jolastorduak irauten duten bitartean. Inora irten beharrean, jantokiko arduradunari baimena eskatzen diogu.
  • Neurriz jokatzen dugu jantokian.
  • Bazkal aurretik eta bazkal ondoren ez dugu litxarreriarik jaten.
  • Nezeserra ekartzen dugu, eskatu dizkiguten tresnekin (hortzetako pasta, eskuila, edalontzia eta papera). Bazkaldu aurretik eta ondoren eskuak garbitzen ditugu beti, baita hortzak ere bazkalondoan.
  • Aldez aurretik dakigu zein den menua, eta hori jaten dugu guztiok, sendagileak beste zerbait eskatzen ez duen bitartean.
  • Leku bakoitza bere zereginerako erabiltzen dugu (jan, jolastu, irakurri…).

Arau hauek betetzea guztion ardura da. Bete ezean, besteak kaltetzen ditugu. Beraz, horretarako gaitasuna izan ezean, hobe dugu jantokian ez geratzea.