Badator eraldaketa auzora! Judimendi Eskola D eredura pasako da eta 2 urteko gela irekiko du!

Judimendi ikastetxeak hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia hartu du, A eredutik D eredura pasatuz. Aldaketa horrek, gainera, 2 urteko gela sortzea dakar, auzoak eta ikastetxeko familiek aspaldidanik eskatutako proiektua.

D eredua 2024-2025 ikasturtean sartuko da indarrean, 2 urteko ikasleen matrikulazioarekin. Eredu hori urtez urte ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

Jarduera berri honekin, Judimendi ikastetxeak auzokotarren eskakizunak eta nahiak jaso eta gertuko hezkuntza-eremua izan nahi du, gure haurren aukera-berdintasuna helburu.

IDATZIZKO IRADOKIZUNAK ETA KEXAK

 

IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO PROTOKOLOA

Familia batek eskolaren aurrean iradokizun edo erreklamazio-idatzi bat aurkeztu nahi duenean eman behar dituen urratsak adierazten ditu dokumentu honek.

Jarraibideak:

1. Erreklamazio txostena idazkaritzan eskatu edo webgunetik jaitsi, edo webgune honetan online ikusi.

2. Txostena osatu, datu hauek ahaztu gabe:

     a. Iradokuzuna edo erreklamazioa aurkezten duen pertsonaren izena.

     b. Nortasun agiriaren zenbakia.

     c. Erantzuna jaso nahi duen helbidea edo posta-elektronikoa.

     d. Iradokizuna edo erreklamazioaren zergatia.

     e. Zer eskatzen duen.

     f. Data eta, paperean bidaltzekotan, sinadura.

3. Online dagoen txostena osatu eta bidali, edo paperean osatutako txostena idazkaritzan entregatu edo postaz edo posta elektronikoaren bitartez helarazi eta, egokia baderitzaio, iradokizun edo erreklamazioari buruzko dokumentazioa erantsi.

4. Zuzendaritza taldeak aste bete izango du erantzuteko. Idatziz egingo du, iradokizunean edo erreklamazioan adierazitako helbidera bidaliz.

5. Erantzunarekin ados egon ezean, familiak apelazio-idatzi bat bidal diezaioke eskolako Ordezkaritza Organo Gorenari. Honek bi asteko epea izango du ebazteko eta erantzuteko. Hau izango da eskolako azken instantzia eta, beraz, bere erabakia behin betikoa izango da.

Dokumentuaren eguneratze-data: 2019-12-09


Erreklamazio-txostena PDF formatoan jaitsi.

Erreklamazio-txostena WORD formatoan jaitsi.