Badator eraldaketa auzora! Judimendi Eskola D eredura pasako da eta 2 urteko gela irekiko du!

Judimendi ikastetxeak hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia hartu du, A eredutik D eredura pasatuz. Aldaketa horrek, gainera, 2 urteko gela sortzea dakar, auzoak eta ikastetxeko familiek aspaldidanik eskatutako proiektua.

D eredua 2024-2025 ikasturtean sartuko da indarrean, 2 urteko ikasleen matrikulazioarekin. Eredu hori urtez urte ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

Jarduera berri honekin, Judimendi ikastetxeak auzokotarren eskakizunak eta nahiak jaso eta gertuko hezkuntza-eremua izan nahi du, gure haurren aukera-berdintasuna helburu.

KOKAPENA