Badator eraldaketa auzora! Judimendi Eskola D eredura pasako da eta 2 urteko gela irekiko du!

Judimendi ikastetxeak hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia hartu du, A eredutik D eredura pasatuz. Aldaketa horrek, gainera, 2 urteko gela sortzea dakar, auzoak eta ikastetxeko familiek aspaldidanik eskatutako proiektua.

D eredua 2024-2025 ikasturtean sartuko da indarrean, 2 urteko ikasleen matrikulazioarekin. Eredu hori urtez urte ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

Jarduera berri honekin, Judimendi ikastetxeak auzokotarren eskakizunak eta nahiak jaso eta gertuko hezkuntza-eremua izan nahi du, gure haurren aukera-berdintasuna helburu.

ALBISTEAK (Artikulua osorik ikusteko, egin klik izenburuan)

Judimendi Eskola Korrika Txikian

2024-03-22

2024ko martxoaren 21ean Judimendi eskolako ikasle, irakasle, hezitzaile eta zenbait gurasok Gasteizko Korrika Txikiarekin bat egin zuten, hiriko Dato kalea eta Plaza Berria kolorez, alaitasunez eta euskaraz betez.

Judimendi eskolak euskararekiko bere konpromisioa adierazi du hiri guztiaren aurrean, D eredua abian izango baita 2024-2025 ikasturtetik aurrera.

Horregatik eman zaio Judimendi eskolari protagonismoa Korrika Txikian, eta gure bi ikaslek euskararen aldeko aldarrikapena eta auzo-eskola honen konpromisoa irakurri ahal izan dute hiri osoaren aurrean leku sinboliko honetan, udaletxearen ondoan.

Pozez gainezka eta alaitasunez igaro genuen guztiok euskararen aldeko ekitaldi ederra.

Gora Judimendi!

2024/01/15| Ate irekiak 2024-2025

2023-10-19| "Errotzen" programa

2023-10-18| Badator eraldaketa

2023-06-12| Aste kulturala 2023

2022-12-02| Emakumeak zientzian