Badator eraldaketa auzora! Judimendi Eskola D eredura pasako da eta 2 urteko gela irekiko du!

Judimendi ikastetxeak hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia hartu du, A eredutik D eredura pasatuz. Aldaketa horrek, gainera, 2 urteko gela sortzea dakar, auzoak eta ikastetxeko familiek aspaldidanik eskatutako proiektua.

D eredua 2024-2025 ikasturtean sartuko da indarrean, 2 urteko ikasleen matrikulazioarekin. Eredu hori urtez urte ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

Jarduera berri honekin, Judimendi ikastetxeak auzokotarren eskakizunak eta nahiak jaso eta gertuko hezkuntza-eremua izan nahi du, gure haurren aukera-berdintasuna helburu.

ESKOLAKO JANTOKIA

Ikasturtean zehar, eskolak jantoki zerbitzua eskaintzen die bertako familiei. Eskaintza hau maila guztietako ikasleentzat da, bai Haur Hezkuntzakoentzat (3tik 5 urtera) eta bai Lehen Hezkuntzako 6 mailatakoentzat.

EUREST da zerbitzu-emailea. Bere ardurak dira elikadura eta umeen arreta, 12:30etatik (goizeko klaseen amaiera) 14:30etara (arratsaldeko jardunaldiaren hasiera), enpresak jarritako begiraleekin.

Bi menu nagusi daude: oinarrizkoa eta musulmana. Familia bakoitzak zein nahi duen adierazi behar du. Eta umeren batek osasun arazoak dituenean (alergiak, adibidez) sendagilearen agiria aurkeztuz gero, beste bi menu posible dira: kaloria gutxikoa edo alergikoentzakoa.

Familiak jantokiaren inguruko seme-alaben gorabehera bereziak (altak, bajak, bertaratzea…) eskolari komunikatzen dizkiote.

2023-2024 ikasturtean eskolako ikasleen ehuneko %76,40ak jantokian bazkaltzea aukeratu du. Jantokiko ikasle gehienak diru laguntzen onuradunak dira.