Badator eraldaketa auzora! Judimendi Eskola D eredura pasako da eta 2 urteko gela irekiko du!

Judimendi ikastetxeak hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia hartu du, A eredutik D eredura pasatuz. Aldaketa horrek, gainera, 2 urteko gela sortzea dakar, auzoak eta ikastetxeko familiek aspaldidanik eskatutako proiektua.

D eredua 2024-2025 ikasturtean sartuko da indarrean, 2 urteko ikasleen matrikulazioarekin. Eredu hori urtez urte ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

Jarduera berri honekin, Judimendi ikastetxeak auzokotarren eskakizunak eta nahiak jaso eta gertuko hezkuntza-eremua izan nahi du, gure haurren aukera-berdintasuna helburu.

ONLINE SARRERA

Hezkuntza Sailak online plataforma bat eskaintzen du ikasleen guraso edo legezko tutoreek edonondik eskuragarri izan ditzaten euren seme-alaben eskolako informazio garrantzitsuak; besteak beste: kalifikazio ofizialak (egungoak eta aurrekoak), gelako ordutegia, irakasle-zerrenda, eskolako egutegia eta abar.


Plataforma honetarako sarrera etengabea izango da; hau da, eskola utzi edota Euskaditik kanpo bizi baldin badira ere seme-alaben informazioa kontsultatu ahal izango dute, baita haien historialak eskatu ere.


Zerbitzu hau erabili ahal izateko, aitak, amak edo legezko tutoreak web orri honetan kontu bat ireki beharko du:


https://ikasgunea.hezkuntza.net/eu

 

Behin hemen, "Izena eman" sakatu eta pausoak jarraitu.