IGARKIZUNAK

2017-2018

8. igarkizuna

 

Hegorik ez du eta hegan egiten du.

Ahorik ez eta txistu jotzen.

Eskurik ez eta jo egiten.

Baina zuk ez duzu

ez ikusten, ez ukitzen.

 

Zer da?

Resultado de imagen de dibujo viento

 

2017-2018

7. igarkizuna

 

Goizero dator hutsik egin gabe;

egun osoan berarekin gaude;

arratsaldero esaten digu:

"Agur eta bihar arte".

 

Zer da?

Resultado de imagen de dibujo sol

 

2017-2018

6. igarkizuna

 

Hamabi geltoki ditu

eta bi langile ibiltari:

bata luze eta bizkorra,

bestea labur eta alferra;

eta beti tik tak ari.

 

Zer da?

Resultado de imagen de dibujo reloj

 

2017-2018

5. igarkizuna

 

Nork ote du

poltsikoa aldean,

nahiz eta ez duen

jantzirik soinean?

 

Zer da?

Resultado de imagen de dibujo canguro

 

2017-2018

4. igarkizuna

 

Niri emandako ostikoei esker,

egiten dituzte horiek

jokaldi ederrak.

 

Zer da?

Resultado de imagen de dibujo fútbol

 

2017-2018

3. igarkizuna

 

Maindire bat, harizkoa ez.

Guztia estaltzen du

eta ura ez.

 

Resultado de imagen de dibujo nieve

 

2017-2018

2. igarkizuna

 

Tripandi kaskarina,

lanbidez ikaskina.

Nor dela eta nor dela

pipa hortzean duela?

 

Resultado de imagen de dibujo olentzero

 

2017-2018

1. igarkizuna

 

Mundu guztiak ditu

nire izarrak miresten.

En naiz Holywood,

hori baduzu pentsatzen.

Urdinez janzten naizenean

txoriek duten kantatzen.

 

Zer naiz?

Resultado de imagen de dibujo cielo azul