IGARKIZUNAK

2016-2017

7. igarkizuna

 

Besoak baditu

eta eskurik ez;

lepoa badu

eta bururik ez..

 

Zer da?


2016-2017

6. igarkizuna

 

Etxe txikina

abere-larruz egina

eguraldi txarraz zikina

estu badago, mina

barruan dauka oina.

 

Zer dira?


2016-2017

5. igarkizuna

 

Hamabi anai gara:

ni bigarren jaioa naiz,

guztietan txikiena.

Baldin bazara iaioa

asmatuko duzu izena.

 

Nor naiz?


2016-2017

4. igarkizuna

 

Maindire zuria

baina harizkoa ez;

lurra estaltzen du

eta ibaiak ez.

 

Zer da?


2016-2017

3. igarkizuna

 

Biguna izan arren

suak ezin erre,

labanak ezin moztu,

zuk zeuk ere

eskutan ezin hartu.

 

Zer da?


2016-2017

2. igarkizuna

 

Beti geldi

beti urduri,

egunez lo-lo,

gauez dantzari.

 

Zer da?


2016-2017

1. igarkizuna

 

Balio dute jateko

eta orri hau pasatzeko,

asmatzen baduzu

baita txalo jotzeko.

 

Zer dira?