IGARKIZUNAK

2015-2016

6. igarkizuna

 

Udan jendez beterik,

neguan huts-hutsik;

zutik baino gehiago

egoten dira han

etzanik.

 

Zer da?


2015-2016

5. igarkizuna

 

Lehorrean makala,

uretan bizkorra,

suge burua du

eta etxea gogorra.

 

Zer da?


2015-2016

4. igarkizuna

 

Ile asko du kanpotik,

oihal leuna barrutik,

udan armairuan

eta kanporatzen da neguan.

 

Zer da?


2015-2016

3. igarkizuna

 

Uraren bidez

naturak egina,

ur eta eguzkiaz

naturak desegina.

 

Zer da?


2015-2016

2. igarkizuna

 

Hegan egiten dut airean,

alfonbra bihurtu lurrean,

txoriek ere hegan egiten dute,

ni azaltzen naizenean.


Zer naiz?


2015-2016

1. igarkizuna

 

Bi anai gorri:

isilik, beti elkartuta;

hitz egin nahi badute,

orduantxe banatuta.


Zer dira?