IGARKIZUNAK

2014-2015

5. igarkizuna

 

Zazpi anaietatik

nagiena naiz ni,

beti daukat jai

beti nago alai.


Zer da?


2014-2015

4. igarkizuna

 

Barrutik garratza,

kanpotik berdea edo horia

eta ez naiz meloia.

Ez bazara burumotza,

esan azkar.


Zer da?


2014-2015

3. igarkizuna

 

Zu zenbat eta garbiago,

ni orduan eta zikinago.


Zer da?


2014-2015

2. igarkizuna

 

Zuri eta beltz,

gazte eta zahar;

denek batera

egiten negar.


Zer da?


2014-2015

1. igarkizuna

 

Harria bezain gogorrak,

zakurrentzat gozoak;

beraiek gabe ezin

inork saltoka egin.


Zer dira?